Archives # Korrika in London # Korrika 12 in London April 2001

Korrika 12 logo

Korrika 12 (2001. urtean). Londresen ere, mundu bat bildu zen euskararaPasa den larunbatean Korrika jaia ospatu zen Londresen, bertako Euskal Etxeak antolaturik. Bethnal Green auzoan goiz partetik entzun zitekeen euskara, Ingalaterrako hainbat herritatik zein Londres beratik hurbildutako jendearen ahotan.
Bertso bazkarirako prestatua zegoen aretoa txiki geratu zen eta ehun lagun inguru bakarrik bildu ahal izan ziren bertan, beste asko kanpoan geratu behar izan zirelarik, bertan prestatu zen marmitakoa dastatu ezinik.

Jantoki betean eta giro ezin hobeagoan, jendeak gogo biziz entzun zituen Unai Iturriaga, Jon Maia eta Igor Elortzaren bertsoak, seriotik nahiz zirika, giroa bero-bero utzi zutelarik arratsalderako.

Arratsaldeko zazpiretan, Euskal Etxearen ondoan dagoen parke batean burutu zen Korrika, eta hainbat lagunek, oihu eta kantu, parkeari itzuli bat eman zioten lekukoa eta ikurrin baten atzean. Iluntzerako andana ziren inguruotara hurbildutako euskaldunak eta ez euskaldunak ere, eta Rock jaialdirako prestatua zegoen aretoa bete egin zen, E.H. Sukarra, Paranoia eta Wastelanders taldeak entzuteko.

 

Jaialdiak giroa bero-beroan egin zuen aurrera eta azkenerako edari eta janariak ere (ez ziren sagardoa eta txistorra falta izan) agortu egin ziren. Euskal Etxeak antolatzen duen Korrika, urterik urte handiagotzen ari da eta hurrengo ekitaldirako zein beste ekimen mota batzuk antolatzeko ere gogotsu agertu ziren antolatzaileak.

Korrika 12 in London - Bazkaria Korrika 12 in London - Bazkaria Korrika 12 in London - Bazkaria Korrika 12 in London - Bazkaria Korrika 12 in London - Bazkaria Korrika 12 in London - Bazkaria