Archives # Zintzilik Project # bizkaia:talent's events in London September 2012 - Euskara

bizkaia:talentek topaketa bat antolatuko du 2013ko irailaren 19an, ostegunez, Londres inguruan bizi diren goi-mailako euskal profesionalekin elkar ezagutzeko asmoz

 

bizkaia:talentek 2013ko irailaren 19an, ostegunez, Londreseko Business Design Centre-ean burutuko den 7. NatureJobs Career Expoan parte hartuko du, kontratazio premia duten Euskal Herriko erakundeen ordezkari bezala. Lan azoka hau fisika, kimika, bizitzaren zientziak, matematika eta medikuntzan lizentziatu, doktoregai eta doktoratu ostekoei zuzenduta dago, karrera aldaketa bat nahi duten unibertsitateko ikasle gazteekin batera.

 

Era berean, bidaia hau aprobetxatuz, bizkaia:talentek topaketa informal bat antolatuko du 2013ko irailaren 19an, ostegunez, 19:00ak aldera, Londres inguruan bizi diren goi-mailako euskal profesionalekin elkar ezagutzeko asmoz, aldi berean erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu eta programak aurkeztuko direlarik.

 

Horrenbestez, topaketa honetara bertaratzeko interesa izanez gero, jar zaitez Amaia Etxebeste.

Azkenik, zure lankidetza eskatzen dizugu ekitaldi honi buruzko informazioa interes dakiekeenen artean zabaltzeko.

bizkaia xederen zerbitzuen inguruko informazio gehiago irakurtzeko klikatu hemen