Archives # Zintzilik Project # bizkaia:xede's events in London September 2011 - Euskara

bizkaia:xedek topaketa bat antolatuko du 2011ko irailaren 21ean, asteazkena, Londres inguruan bizi diren oso gaitutako euskal profesionalekin elkar ezagutzeko asmoz

bizkaia:xedek 2011ko irailaren 22an, osteguna, Londreseko Business Design Centre-ean burutuko den 5. Naturejobs Career Expoan parte hartuko du lehenengoz, kontratazio premia duten Euskal Herriko erakundeen ordezkari bezala. Lan azoka hau fisika, kimika, bizitzaren zientziak, matematika eta medikuntzan lizentziatu, doktoregai eta doktoratu ostekoei zuzenduta dago, karrera aldaketa bat nahi duten unibertsitateko ikasle gazteekin batera.

Era berean, bidaia hau aprobetxatuz, bizkaia:xedek topaketa informal bat antolatuko du 2011ko irailaren 21ean, asteazkena, 18:00-18:30ak aldera, Londres inguruan bizi diren oso gaitutako euskal profesionalekin elkar ezagutzeko asmoz, eta aldi berean, eskaintzen diren zerbitzu eta programen aurkezpen labur bat eginez.

 

Horrenbestez, topaketa honetara bertaratzeko interesa izanez gero, jar zaitez Amaia Etxebeste edo Leire Lagunillarekin harremanetan.

Azkenik, zure lankidetza eskatzen dizugu ekitaldi honi buruzko informazioa interes dakiekeenen artean zabaltzeko.

 

bizkaia xederen zerbitzuen inguruko informazio gehiago irakurtzeko klikatu hemen