Archives # Zintzilik Project # bizkaia:xede services/zerbitzuak 2011 - Euskara

bizkaia:xedek, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak, euskal enpresa- eta unibertsitate-talde gailen baten laguntzaz, bultzatutako irabazi-asmorik gabeko elkarteak oso gaitutako profesionalak proiektu eta esparru berritzaileetara atxiki, erakarri eta lotzeko prozesu eta baldintzak bultzatzea eta babestea du misiotzat, era honetan Bizkaiko eta Euskal Herriko erakundeetako berrikuntza eta jakintza aurreraturako arloak bultzatuz.

EURAXESS mugikortasun sareko LoCP legez, bizkaia:xedek zerbitzu espezializatuak eskaintzen dizkizu zure karrera profesionalaz izan ezik, beste guztiaz arduratu ez zaitezen.

 

1) Bitartekaritza Zerbitzua

Egin beharreko gauza bakarra zure curriculuma gure orrialde webean sartzea da, euskal enpresek gehien interesatzen zaizkien oso gaitutako pertsonen profilera sarbidea izan dezaten.

 

2) Harrera Zerbitzua

Bizilekuz aldatzea ez da gauza erraza eta are gutxiago herrialdez aldatzea. Horregatik, kontratatu(ko) zaituen erakunde bizkaitarrak zerbitzu honetarako eskaera egin ondoren, bizkaia:xedek prozesu honek berekin dakartzan administrazio- eta Bizkaiko ingurunera integratzeko gaiei buruzko informazioa edo/eta aholkularitza eskaintzen dizkizu (etxebizitza, osasungintza, seme-alaben eskolatzea, aisia, eta abar).